Neurri batean atzokoaren segida izango den eguna izango da asteartea, hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugulako zeruan. AEMETen arabera euri pixka bat ere egin lezake. Egun osoan zehar iparraldeko haizea izango dugu, eta arratsalde partean bereziki bolada gogorrak izango ditu. Aldaketa nabarmenena tenperaturen alorrean izango da, batez ere maximoak asko jaitsiko direlako. Eguneko tartea hiriburuan 12 eta 24 gradu artekoa izango da.
Biharko egunari dagokionez, Lorenzok indarra berreskuratuko du, eta, behin goizean goizeko lainoak pasata, giro eguzkitsua gailenduko da. Haize aldakorra izango dugu, gehienetan ipar-ekialdetik egingo duelarik. Beste behin, termometroak goranzko joeran jarriko dira, eta asko berotuko du: 13 graduan hasi eta 34 gradura igo daiteke tenperatura.