Beste behin, aldaketa dator udako zeruetan, fronte hotz baten ondorioz hodeiak pilatuko direlako. Inoiz zaparradaren bat bota dezake, batez ere goizean. Oro har, hodeiak egun guztian zehar mantenduko dira. Hegoaldetik joko du haizea goizean, eta ipar osagaia izango da nagusi arratsaldean. Dena dela bero mantenduko da: 13 graduan hasi eta 30 gradura arte iritsiko dira tenperaturak.
Behe hodeiak mantenduko dira asteartean, eta, beste behin, batez ere goizean euriren bat edo beste bota dezake. Egunak aurrera egin ahala, ordea, garbitzera joko du. AEMETen arabera, egun osoan zehar ipar osagaiko haizea izango dugu. Eguzkiaren falta nabarituko da tenperaturetan, maximoak dezente jaitsiko direlako: eguneko tartea Gasteizen 12 eta 24 gradu artekoa izango da.