Uda bete-beteko giroko azken egunen ostean, aldaketa etorriko da gaur. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta noizean behin euria egin dezake, batez ere goizean. Eolo iparretik ariko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Alderik handiena termometroetan igarriko da, bereziki maximoak asko jaitsiko direlako: Gasteizen 12 eta 21 gradu artean ibiliko dira gaur.
Asteburuari begira, gehienetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Ez da, osterantzean, euririk espero. Larunbat goizean lanbroa agertu daiteke, eta arratsaldean haizea indartsuen ariko da. Igandearekin batera, sargoria bueltan izango dugu. Larunbatean 11 eta 23 gradu arteko aldea espero da. Igandean, berriz, tenperaturak berriro asko igoko dira, eguneko tartea Gasteizen 13 eta 31 gradu artean geratuko baita.