Abuztuaren 31tik irailaren 15era bitartean, MagialdiArabaren X. edizioa egingo dute, Arabako hamasei herritara ilusionismoaren ilusioa eramanez.
Aurtengo programazioaren berri eman dute gaur Jose Angel Suarez jaialdiko zuzendariak, Ana del Val Kultura diputatuak eta Arantxa Ibañez de Opakua Vital Fundazioko zuzendariak.
Ohi bezala, Gasteizko XXXVI. Magialdiaren ataria izango da lurraldean zehar egingo dena. Bi hitzorduak batuta, orotara 23 eguneko programazioa izango da.
Besteak beste, haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak egingo dituzte. Horrez gain, hurbileko magia animazioa eta magia emanaldiak izango dira. Tartean, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius ariko dira zeregin horretan.
Hau da aurtengo hitzorduen egutegia:
- Abuztuak 31, Gesaltza Añana
- Irailak 1, Zuhatzu Kuartango
- Irailak 2, Armiñón
- Irailak 3, Dulantzi
- Irailak 4, Ekora
- Irailak 5, Izarra
- Irailak 6, Luiaondo
- Irailak 7, Okina
- Irailak 8, Araia
- Irailak 9, Argantzon
- Irailak 10, Agurain
- Irailak 11, Langraiz Oka
- Irailak 12, Aramaio
- Irailak 13, Okondo
- Irailak 14, Urizaharra
- Irailak 15, Komunioi