Arkautiko akademiak 2022an egin zuen suhiltzaileentzako lehen prozesu bateratuan egindako proba psikoteknikoa baliogabetu dute. ELA sindikatuak jasotakoaren arabera, Arkautik ehunka hautagai berriro onartu beharko lirateke.
Administrazio Auzietako Gasteizko 1 zenbakiko epaitegiak adierazi du azterketaren izaera baztertzailea baliogabetzeak "fede onez parte hartu eta oposizio fasea gainditu duten hautagaiei" ez diela eragin behar, baina aldaketak prozesu osoa "zalantzan jartzen duela" salatu dute.
Halaber, langileen ordezkariek Arkautik bultzatzen dituen prozesu bateratu hauekin "ados ez daudela" adierazi dute. Epaitegietan ehundik gora errekurtso judizial erregistratu direla jakinarazi dute, Arkautik diseinatutako LEPa "zalantzan" egon baita. ELAk Arkauti eta Foru Aldundiei "eragindako langile guztiei konponbidea eskaintzea" eskatu die, "suhiltzaile zerbitzu indartsuak lortzeko".
Bestalde, emandako zenbait epai kontrajarriak direnez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak edukiko du azken hitza suhiltzaileen LEParen inguruan.