Goizean giro eguzkitsua eta zeru nahiko gardenak mantenduko dira, baina arratsaldean bero hodeiak agertuko dira, eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezakeela ohartarazi du Euskalmetek. Egun osoan haizea ipar osagaitik ariko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturak atzokoen bidetik ibiliko dira: Gasteizen 17 eta 31 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar, ostera, aldaketa dator. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta batez ere goizean euria egin dezake. AEMETen arabera, arratsaldean ere busti lezake, baina probabilitate gutxiagorekin. Eolo berdinetan mantenduko da, iparretik, eta zenbaitetan bolada gogorrekin. Tenperaturetan beherakada nabarmena izango da, 10 gradutik 19ra baino ez baita mugituko galinstanoa.