Entsegu orokorra egin dute gaur Gazterock programaren XVI. edizioan parte hartu duten gazteek, egindako abestietako batzuk aurkeztuz. Aurten, film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira.
Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Hell Doradorekin lankidetzan antolatzen duen Gazterock udaleku programaren XVI. edizioa ostiralean amaituko da, uztailaren 12an. Aurten parte hartu duten gazteen artean zortzi arabar daude, baita Madriletik, Galiziatik, Gaztela-Mantxatik eta Gipuzkoatik etorriak direnak ere.
Udalekuetan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izaten dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a.