David Perez Sañudok (Ane) zuzenduko duen thriller historikoa da Sacamantecas. Flor&Txabe casting enpresak jakinarazi duenez, 20-70 urte arteko emakume eta gizonen bila daude. Filma XIX. eta XX. mendeko Bizkaian girotuko denez, Mendebaldeko euskara lehenetsiko da. Filmatzean parte hartu nahi dutenek txabeyflorcasting@gmail.com helbidera bidali beharko dute argazki bat, beraien bizilekua zehaztuz.
Aurrekontu handiko produkzioa izango omen da 'Sacamantecas'. Antonio de la Torre aktore saritua (El reino, Tarde para la ira, La trinchera infinita) izango da protagonista eta Juan Diaz de Garayoren pertsonaia antzeztuko du.
Diaz de Garaio hiltzailea Arabako pertsonaia ezaguna bihurtu zen XIX. mendean. Zenbait bortxaketa eta hilketa egotzi zizkioten, eta Sacamantecas ezizenez ezaguna egin zen, gaur arte. Bere pertsonaiaren lehen egokitzapena zineman 1955ean egin zuen Pedro Lazaga zuzendariak, Cuerda de presos filmarekin.