Atzoko egun hodeitsua alde batera utzi eta gaur, berriz ere, giro eguzkitsua gailenduko da. Haize aldakorra izango dugu, baina arratsaldean ipar osagaian finkatzera joko du. Beste behin, tenperaturak goranzko joeran jarriko dira, eguneko tartea Gasteizen 14 eta 32 gradu artean geratuko baita. Ohi bezala, hegoaldean beroa handiagoa izango da: Oionen 36 gradura iritsiko dira.
Giro eguzkitsua ostegun goizean mantenduko da. Arratsaldea iritsita, baina, bero hodeiak garatuko dira, eta, horiekin batera, zaparradaren bat bota dezakeela dio Euskalmetek. Eolo goizetik ariko da goizean, eta iparretik arratsaldean. Ordu horietan bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturak, bere horretan geratuko dira, 15 eta 32 gradu arteko aldean.