Oporrak bakean programarekin Arabako zenbait herritan uda igaroko duten Saharako 22 haurrei ongietorria egin diete gaur udal eta foru agintariek.
Gasteizko udaletxean egindako ekitaldian, Afanis Saharako Haurren Harrera Familien Elkarteak kudeatutako proiektuarekin etorritakoak artatu dituzte. Ekitaldian, harrera familiak ere egon dira haurrei laguntzen, abuztuaren amaierara arte egingo duten modu berean.
Programari esker, bereziki udan tenperatura handiak nozitzen dituzten Tindufeko (Aljeria) iheslarientzako kanpalekuetatik ateratzeko aukera eskaintzen zaie umeei. Giro epelagoaz gozatzeaz gain, haurrek ere badituzte laguntza medikoa, elikadura orekatua eta bestelako aisialdi jarduerak gozatzeko parada.