⛅ EGURALDIA

Nahaste-borrastea askatuko da

Erredakzioa 2024ko uzt. 8a, 08:32

Beroa dator berriro, bai eta sargoria ere. Bihar arratsaldean ekaitzak jo dezake. 

Asteburuan izandako gora-beheren ondorioz —Toni La Sal Txiki aztoratuta dago horregatik—, udako giro tipikoa berriz ere gailenduko da. Goi hodei batzuk agertuko diren arren, Eguzkia jaun eta jabe izango dela dio Euskalmetek. Agentziaren arabera, bero hodeiak pilatuko diren arren, ez dute urik askatuko. Haizeak hegoaldetik egingo du ufa goizean, eta iparretik arratsaldean, gogorrago. Gasteizen 11 eta 32 gradu arteko aldea espero da.

Asteartearekin batera hodei gehiago etorriko dira, baina beroa ez da joango. Ondorioz, giro sargoritsua izango dugu. AEMETen arabera, euria egin lezake, batez ere goizean. Arratsaldean, pilatutako beroak eta hezetasunak ekaitz trumoitsuak eragin ditzakete. Tenperatura maximoa neurtuko den arren, minimoak dezente igoko dira, eguneko alde termikoa 15 eta 30 gradu arteko aldean geratuz.

Bideoa: TONI LA SAL (ANTTON BASTERO)

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago