Hodei gutxirekin egongo da zerua, baina hori arratsaldera arte baino ez da izango, orduan bero hodeiak garatuko direlako, eta, jakina denez, pilatutako hezetasuna zaparrada trumoitsu gisa etorri daiteke bueltan. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Tenperaturei dagokienez, bero handiko eguna izango da: Gasteizen 13 graduan hasi eta 33 gradura iritsi daiteke. Hegoaldean, are nabarmenagoa izango da: Oionen 37 gradura igo daiteke tenperatura, AEMETen arabera.
Asteburuari begira, larunbata oso hodeitsu egongo da, eta euri txikia egin ahalko du. Larunbatekoa, ordea, salbuespena izango da, igandean berriro hodeitzak gutxitzera joko duelako, batez ere arratsaldetik aurrera. Tenperatura jasangarriagoak izango ditugu larunbat eta arratsaldean: Gasteizen, 12/20 eta 10/21 gradu arteko aldeak espero dira.