AURRERAPENA

Arabako gari zaharrak eta Aritz Lopez dantzaria, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko uzt. 4a, 10:00

ALEAren 418. zenbakian, Arabako gari zaharrak, Aritz Lopez dantzaria, pisu turistikoen aurkako lehia, Kexaan aurkitutako pergaminoak, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Iñaki Alba artzaina, sagardotegiek antolatutako hitzordua eta beste gai asko.

  • ERREPORTAJEA. Antzinako garien superheroiak. Arabako antzinako gari barietateak berreskuratzeko egitasmoa martxan du Agroekoop kolektiboak. Duela urte batzuk Sabandoko gorria berreskuratu eta gero, beste bost gari mota gehiago landatu dituzte, Barrian eta Salcedon. Buruhaustez beteriko bidea dela esan dute, eta administrazioen babesa eskatu dute.
  • PROTAGONISTA. Aritz Lopez, dantzaria: "Urterik zailenean heldu zaigu beharrezko bultzada". Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako Larrua dantza proiektuak "urte zaila" igaro duela gogoratu dute kideek, ia hamar urte bete dituen egitasmoan etena. La casa vacía obrak jasotako bi Max izendapenak, halere, konpainia ikusarazi eta lanak mugitzen jarraitzeko baliagarri izan daitezkeela diote.
  • GIZARTEA. Pisu turistikoen aurkako lehia. Eraikinaren estatutuak aldatuta lortu dute erabilera turistikoa oztopatzea. Auzoan Bizik omenaldia egin die debekua ezarri duten Gasteizko Alde Zaharreko etxeei, plaka bereizgarri bat ezarrita.
  • KULTURA. Beste hamabost pergamino. Diputazioak joan den ekainean aurkeztutako 22 pergaminoez gain, Kexaako apaizaren etxean XV. mendeko liburu baten orriak eta identifikatu gabeko beste bi pergamino daude, ALEAk jakin duenez.
  • ANTZERKIA. Gerrara hurbiltzeko hiru bala. Piszifaktoria Ideien Laborategiak liburu berean bildu ditu "antzezlan itxurako hiru bala". 'Hau ez da gerra bat, bunker' eta 'Hau gerra bat da' antzerki obren testuak argitaratu ditu Susak, Ganbila bilduman.
  • ELKARRIZKETA. Iñaki Alba, artzaina: "Bizimodu bat da artzaintza, ezin da lan arrunt bezala hartu". Araban lehen sektorean jarduteko hamaika oztopo daudela gogoratu du Apodakako Buruaga arditegian lanean ari den Iñaki Albak, eta artzain gazteek "babes handiagoa" behar dutela nabarmendu.
  • GASTRONOMIA: Sagardoa dastatzeko plaza. Aihotz plazan bilduko dira larunbat honetan sagardo egileak eta zaleak. Hitzordua Trebiñu, Iturrieta eta Kuartango sagardotegiek jarri dute, eta Euskal Herriko beste sagardotegiak gonbidatu dituzte.
  • IRITZIA: Txema Ramirez de la Piscina, Mati Iturralde, Emaize eta Edu Zelaieta Anta.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Uztailaren 5etik 11ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago