Ane Gabarain aktore ezaguna izango da Okondoko Txakolinaren jaiaren gonbidatu berezia larunbat honetan. 13:00etan izango da ekitaldi nagusia, baina 12:00etatik aurrera txakolina, hegaluzea eta hanburgesak dastatzeko aukera izango da gerturatzen direnen artean.
Haurrentzako tailerrak 12:00etan hasiko dira, eta 14:30ean zozketa egingo dute. Eguna 19:00etan amaituko da Incomprendida Casandra taldearen kontzertuarekin udal igerilekuetan. Ekitaldia Okondo Begirak antolatu du, Okondoko Udala, Vital Fundazioa, Arabako Txakolina eta Eusko Label erakundeen laguntzarekin.