Aspaldiko partez, goizean goizeko lainoekin hasi da eguna lurraldeko zenbait lekutan. Horiek altxatzean, baina, giro eguzkitsua gailenduko da egun osoan zehar. Eolo azken egunotako joeran mantenduko da, gehien bat iparraldetik ufa egingo duelarik. Arratsaldean zakarrago ibiliko da. Eguzkitsu egon arren, momentuz ez da muturreko tenperaturetara iritsiko, eguneko tartea hiriburuan 11 eta 23 gradu artean geratuko delarik.
Antzeko agertokia izango bide dugu bihar. Lainoa espero da goizean, eta ondoren zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko dela dio Euskalmetek. AEMETen iragarpenaren arabera, ordea, ez da horren garbi egongo, hodeiak ere izango ditugularik. Mendebaldeko haize ahula ariko da. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo, 11 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango baitugu.