⛅ EGURALDIA

Trantsizio eguna

Erredakzioa 2024ko uztailaren 2a

Argazkia: SAIOA PEREZ DE MUNIAIN / ALEA

Ostarteekin batera hodeiak ikusiko ditugu ere, baina bihar guztiz garbi egongo omen da ortzia. 

Atzo baino argi gehiago izango omen dugu gaur, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlako. Haizean ez da, ordea, aldaketa askorik egongo, eta bere horretan geratuko da, iparretik ufa eginez, eta bolada gogorrekin arratsaldean. Gasteizen termometroa 13 eta 21 gradu artean ibiliko da.

Aspaldiko partez lanbroekin hasiko da eguna, baina, ondoren, giro eguzkitsua gailenduko dela dio Euskalmetek. Arratsalderako erabat garbi egongo omen da. Ez dirudi Eolo gaseosarekin esperimentuak egiteko moduan dagoenik, eta, ondorioz, berdinetan ariko da, iparraldetik ufa eginez eta arratsalde partean zakartuz. Eguzkiaren lanak alde termikoan isla izango du, eguneko tartea 10 eta 24 gradu artean egongo baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago