⛅ EGURALDIA

Grisean mantenduko da

Erredakzioa 2024ko uztailaren 1a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA

Ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira datozen orduetan. Gaur euri pixka bat egin dezake.

Bereziki eguerditik aurrera hodeiak pilatuko dira zeruan, eta, noizean behin, euri pixka bat egin lezake ere. Gainerakoan, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira Gasteizen. Ipar haizea ariko da, eta arratsaldean bereziki gogoz joko du. Tenperaturen tartea 10 eta 20 gradu artean ibiliko da.

Bezperako bide beretik joko du astearteak ere: hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Haizeak ere bide beretik egingo du: iparretik egingo du ufa, eta arratsalde partean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturetan ere ez da aldaketa askorik igarriko, hiriburuan izango duten alde termikoa 12 eta 21 gradu artekoa izango baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago