Martxan da POST-ONTZI 2024 postal eta argazki lehiaketa

Erredakzioa 2024ko uzt. 9a, 09:49

Argazkia: Eduardo Sanchez / Unsplash

Gauekoak aisialdi-programak eta Arabako ALEA aldizkariak elkarlanean antolatutako udako postal lehiaketa bat da Post-Ontzi

Modernizazio eta teknologiak galbidera bultzatu dituen baliabide analogikoak erabili eta sustatzeko, udako postal deialdi hau proposatzen dizuegu. Ba al dago munduan souvenir dendaren bat postalak saltzen ez dituena?

Edonora zoazela, postal original, polit edo desberdin bat bidali beharko diguzu, zure oporren inguruan zerbait kontatuz, amodiozko istorio bat asmatu edo BIC boligrafo batekin marrazki bat eginez. Zeren zain zaude? 

Parte hartzea irekita egongo da uztailaren 5etik irailaren 5era, biak barne.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharko dute 30 urte baino gutxiago izan beharko dituztela.

  1. GAIA:
    • Gaia askea izango da. Umorea, bizipenak, uda, marrazkiak eta abarrekoak zure eginez, udako egun beroak islatu beharko dituzue. 

  2. PARTE HARTZAILEAK: 

    • 16-30 urte (biak barne) izatea. 
    • Gasteiztarrak izan behar dira edota Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin.
    • Ez dira taldean aurkeztutako lanak onartuko. 
  3. PARTE HARTZEKO EPEA: 
    • Uztailaren 5etik irailaren 5ra arte. 
  4. LEHENENGO KATEGORIA: Postalen bidalketa 

    Bidaliguzu udan egon zaren tokitik postal bat!


    - Postalak helbide honetara bidali beharko dira:

    GAUEKOAK

    Calle Madrid Kalea 4, 8 ezk/izda

    Vitoria-Gasteiz, Araba CP:01002

    - Gaia librea da. Originaltasuna eta berezitasuna baloratuko dira.

    - Testua euskaraz izan behar da.

    - Zuen parte hartzea bermatzeko, postala bidetik galtzekotan, bidaliguzu postalaren bi aldeetako argazkia info.gauekoak@gmail.com helbidera.

    Mezuan agertu beharreko datuak: Izen-abizenak, telefono zenbaki bat, eta postalaren izenburua eta postalaren argazkiak bi aldeetatik. 


    Parte hartzeko modua:

    1. Postal bat egin (argazki edo marrazki batekin) edo erosi. 
    2. Sormena aske utziz txertatu zure udako bizipenak irudi batean, marrazki, argazki, zirriborro edo nahiago duzun formatuan. 
    3. Erosi zigilua eta pegatu zure postalean.  
    4. Guri mezu bat bidali beharrezko informazioarekin. 
    5. Bilatu gertuen duzun postontzia eta bertara bota. 
    6. Heltzen denera arte itxaron. 

    • Epaimahai profesional batek aukeratuko ditu bi lan irabazleak. Originaltasuna eta kalitatea baloratuko dira.
    • Ez da kontuan hartuko izenburu edo/eta bidaiaren azalpenik gabeko postalik.
    • Nahi beste postal bidal daitezke. Egile beraren lan bat baino gehiago saritua suertatzekotan, sari bakarra jasoko du.

    4.1. EPAIMAHAIA ETA EPAIA - LEHENENGO KATEGORIA: Postalen bidalketa

    • Aurkeztutako lanak Gauekoak Aisialdi programako bi kidek eta ALEA Arabako Aldizkaria taldeko bi kidek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu. 

    • Epaia ematerako orduan baloratuko da:
    • Originaltasuna, testuen kalitatea eta euskararen erabilera egokia.
    • Epaia 2024ko irailaren 13an jakinaraziko da.
  5. BIGARREN KATEGORIA: Irudia + Izenburua

Parte hartzeko modua:

  1. Sortu postal bihurtu nahi duzun euskarria (argazkia, irudia edo marrazkia).
  2. Arabako ALEA aldizkariaren webgunean propio dagoen atalean igo.

5.1. EPAIMAHAIA ETA EPAIA - BIGARREN KATEGORIA: Udako postalak sortzeko kategoria

  • ALEA Aldizkariaren webgunean eginiko bozka herrikoiak erabakiko ditu bi lan onenak.

 

      • Epaia 2024ko irailaren 13an jakinaraziko da.
  1. SARIAK:
    •  LEHENENGO KATEGORIA: Postalen bidalketa - Bi saridun.
  2. ERAKUSKETA ETA INAUGURAZIOA.
    • Irailaren 20an egingo da erakusketaren inaugurazioa, jasotako lan guztiekin. 19:00etan LABE Gazte Laborategian (San Vicente de Paúl, 21). 

      • Beharrezkoa izango da, irabazle suertatuz gero, inauguraziora joatea. 
  3. IRABAZLEEN BETEBEHARRAK.
    • Postal erakusketaren inaugurazioa: Irabazle suertatuz gero, parte hartu eta aurkeztutako lanaren inguruko 10 minutuko azalpen bat ematera konprometitzen zara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago