- ERREPORTAJEA. Las Nenas, askatasun espazioa. "Zatoz gertuago eta begiratu, aurkitu neska [...] bere ahotsa entzuten dut nire izena esaten [...] korrika hasi naiz [...] neska inoiz ez zen han egon, ez zen ezer han". baina Las Nenas bai izan zen: gordeleku bat non topa zitezkeen neska-mutil askeak musikaz blai.
- PROTAGONISTA. Katixa Agirre: "Hutsune handia dugu euskarazko ikus-entzunezko fikzioan". Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.
- POLITIKA. Krisia baretu egin da Laudion. Oposiziora pasatu da Omnia alderdi independentea, EH Bildurekin erdietsi zuen gobernu akordioa hautsiz. Halere, bi alderdiek kolaboraziorako borondatea erakutsi dute gai estrategikoetan.
- INDARKERIA MATXISTA. Lau salaketa egunero. Genero indarkeriagatik jarritako salaketak %72,7 handitu dira Araban urteko lehen hiruhilekoan. Hartara, genero indarkeriaren biktimen tasa 20,2koa da, eta aise gainditu du Espainiako batez bestekoa.
- INGURUMENA. Herri alegazioak jarriko dituzte. Solaria enpresaren parke fotovoltaikoen aurka agertu dira Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz. Uztailaren 8an herri alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute joan den astean egindako agerraldi batean.
- OSASUNA. Uda badator, baina ez medikua. Uztail eta abuztuan izan ohi duen mediku errefortzurik gabe geratuko da Bastida, udalak salatu duenez. 1.606 biztanle erroldatuta dituen herria 10.000 bat biztanle izatera igarotzen da.
- ERAGITEKO JANZTEN. Sergio Azkarate, Zizta Euskara Taldea. "Administrazioak ulertu behar du ez garela enpresa bat".
- ALEAKIDE. Ardo kopa berezienen bila. Marka ezagunekin batera, nagusiki bestelako ardo batzuen aldeko apustua egin dute Gasteizko J. Pérez ardotegi historikoan, botila bakoitzaren "atzean" dagoena ezagutu, eta upategi txikiekin batera lanean
- IRITZIA: Txema Ramirez de la Piscina, Mati Iturralde, Emaize eta Edu Zelaieta Anta.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra