⛅ EGURALDIA

Bero handiko eguna

Erredakzioa 2024ko ekainaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

31 gradu arteko tenperaturak espero dira Gasteizen. Arratsaldean ekaitzak jo dezake berriro ere. 

Atzokoaren bidetik joango da gaurkoa: giro eguzkitsua izango da nagusi, goi hodeiez zipriztinduta. Arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, eta horrek ekaitzak eragin ditzake. AEMETek abisu horia emana du horregatik. Hego haizea izango dugu goizean, eta iparraldekoa arratsalde-gau partean. Beroa dezentekoa izango da, Gasteizen 16 eta 31 gradu arteko tenperaturak espero direlako.

Bihar hodeiek protagonismo handiagoa hartuko dute, eta tarteka hodeitsu mantenduko den eguna izango dugu. Are, noizbehinka euria egin dezake, zaparrada gisa. Eolo iparretik ariko da egun osoan, eta batez ere arratsaldean indarra har dezake. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, eguneko tartea 16 eta 28 gradu artean egongo delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago