⛅ EGURALDIA

Eki datorkigu, berriz ere

Erredakzioa 2024ko ekainaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua eta tenperatura altuak izango ditugu. Arratsaldez ekaitzak jo dezake.

Hainbat egunez hodeiak jaun eta jabe izan ostean, giro eguzkitsua bueltatuko da Arabara. Horrek ez du esan nahi arratsaldeko paseoan aterkia etxean utzi behar denik, pilatutako beroagatik ekaitzak sortu daitezkeelako ordu horien bueltan. Hego haizea izango dugu goizean, eta iparrekoa arratsaldean. Tenperaturen tartea 12 graduan hasiko da, eta 30 gradura igo daiteke.

Antzeko eguraldia izango dugu bihar, giro eguzkitsua nagusi izango delarik. Goi hodei batzuk agertuko dira, eta, arratsaldean, berriz ere, bero hodeiak pilatu eta ura askatu dezakete, trumoi ekaitz modura. Eolok ere bezperako patroia errepikatuko du, goizean hegotik eta arratsaldean iparretik ufa eginez. Tenperaturei dagokienez, bero handia mantenduko da: 15 eta 31 gradu arteko aldea espero da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago