Atzoko arratsaldearen bueltan hasiko da uda garaiko lehen astelehena: goizean hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, baina pixkanaka zerua garbituko da, hodei gutxi geratu arte. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da goizean, baina arratsaldean ahul-bizi izatera pasako da, ipar-ekialdeko osagaiarekin. Eguneko alde termikoa Gasteizen 12 eta 23 gradu artean egongo da.
Bihar gaur baino garbiago egongo da zerua, eta dezente beroagoa izango da. Egunaren amaierarako bero hodeiak pilatu daitezke, eta arratsetik aurrera trumoitsuak izan daitezkeen zaparradak bota ditzake. Eolo ahul ibiliko da, norabide finkorik gabe. Tenperatura maximoak asko igoko dira, eguneko tartea 12 eta 29 gradu artean ibiliz.