Euskalmeten maila lokaleko iragarpenaren faltan (08:30, animo gazteok, azken laneguna da eta), mugatu beharko gara esatera eguraldiak egonkortzera egingo duela, gaurkoz. Goizean hodeiak mantenduko diren arren, zerua garbitzen joango da pixkanaka. Eolo ipar-mendebaldetik ariko da, eta tenperaturak Gasteizen 10 eta 22 gradu artean geratuko dira.
Asteburuari begira, AEMETen arabera, berriz ere estaltzera joko duela bide du. Ez dute, momentuz, ekaitzik iragarri, baina bai euri eskasa egiteko aukera, batez ere larunbat arratsaldean eta igande osoan zehar. Tenperaturei dagokienez, maximoak pixka bat neurtuko dira: larunbat eta igandean 12/19 eta 13/19 gradu arteko alde termikoak espero dituzte Gasteizerako.