⛅ EGURALDIA

Ez ditu rockzaleak kikilduko

Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 10:16

Udan sartuko garen arren, egunak ez du uda itxurarik izango. Dena dela, ez dirudi eguraldi kaskarrak rockzaleak kikilduko dituenik. 

Euskalmetek abisu horia eman du gaur arratsalderako, prezipitazio handiagatik. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bai eta kazkabarra ere. Eolo ipar-mendebaldetik ariko da, eta tenperaturetan ere igarriko da aldaketa, 11 eta 19 graduren bueltan ibiliko baita galinstanoa.

Ostiraleko lehen orduetan hodeiak mantenduko dira, eta goizean euri txikia egin lezake. Dena den, egunak aurrera egin ahala ostarteak zabalduko direla diote meteorologoek. Ipar osagaiko haizea izango dugu egun osoan, ahul-bizi ariko dena. Termometroan ez da aldaketa askorik egongo, Gasteizen 10 eta 21 gradu artean egongo baitira.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA / SUNO AI

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago