⛅ EGURALDIA

Ostarte zabalak

Erredakzioa 2024ko ekainaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak gero eta gehiago pilatuko dira, eta biharko egun nahiko hodeitsua geratuko bide da. Arratsaldez zaparradak etorriko dira. 

Hodei eta ostarteen arteko eguna izango da gaurkoa. Batez ere arratsaldetik aurrera bero hodeiak pilatzen joango dira, eta, hori dela eta, zaparrada trumoitsuak izan daitezke egunaren amaierarekin batera. Haizeak iparretik egingo du ufa. Atzoko sargoria ez dugu izango, bereziki tenperatura maximoak dezente jaitsiko direlako: 11 eta 21 gradu arteko aldea izango dugu hiriburuan.

Biharko, tenperaturen beherakada hau are handiagoa izango da, maximoetan bederen, 12 eta 19 graduren bueltan ibiliko baita. Oro har, egun nahiko hodeitsua geratuko da, eta, bezperan bezala, zaparrada trumoitsuak bota ahalko ditu, bereziki arratsalde partean. Haizea ipar osagaian geratuko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago