Atzo baino giro ezegonkorragoa espero da astearte honetarako. Erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu, eta batez ere arratsalde partean zerua nahiko estalita geratuko dela dio Euskalmetek. Eguerditik aurrera zaparradak bota ditzake. Haize aldakorra izango dugu, baina iparrekoa izango du osagai nagusi. Beroa mantenduko da: AEMETen arabera, Gasteizen 13 eta 29 gradu arteko aldea izango dute.
Hodeiak eta ostarteak errepikatuko dira asteazkenean. Goiza eguzkitsuagoa izango da, baina arratsaldetik aurrera bero hodeiak agertuko dira, eta, horien ondorioz, zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Ipar haizea izango da nagusi, arratsaldean zakartu daitekeena. Maximoak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea 12 eta 23 gradu artean geratuko baita.