⛅ EGURALDIA

Bero dator

Erredakzioa 2024ko ekainaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Mauka motzetan ibiltzeko moduko eguna izango da gaurkoa, astea bero-bero hasiko baita.

Euskal Herri mailako iragarpenarekin abiatu beharko gara gaurkoan, Euskalmetekoei iratzargailuak huts egin baitie. Eguzkia nagusi izango da datozen orduetan, eta, harekin batera, bero handia etorriko da. Haizea hegotik ariko da, indar askorik gabe, eta termometroan oso tenperatura handietara iritsiko gara. AEMETen arabera, 10 graduan hasi eta 30 graduraino iritsi daiteke Gasteizen.

Bihar, giro nahasiagoa espero da, erdi eta goi mailako hodeiak ere tartean egongo direlako, eta arratsalde partean zerua estalita gera daitekeelako. Arratsaldean bereziki zaparrada trumoitsuak bota ditzake. 14 graduan hasiko da alde termikoa, eta 27 gradura iritsiko bide da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago