Ekainaren 18tik aurrera, bidaiariek BAT txartelarekin ordaindu ahal izango dute Bizkaibus eta Bilbobus lineetan eta Bizkaiko gainerako herrietako hiri autobusetan, Artxandako funikularrean, Zubi Esekian eta Ereagako igogailuan; urte batzuk dira metroan eta Bilboko tranbian eta La Reinetako funikularrean ere ezarri zutenetik.
Ondorioz, BAT txartela ordainbide baliagarria izango da hauetan: Bilbo eta Bizkaiko herri eta eskualdeak lotzen dituzten Bizkaibus lineak; Bilbo barrutik komunikatzen duten Bilbobus lineak; Etxebarri Bus, Erandioko autobusa, Kbus (Barakaldo), Lejoan Busa (Leioa), Sopelbus (Sopela), Galdabusa (Galdakao), Zubi Esekia, Artxandako funikularra eta Ereagako igogailua.
Bizkaiko garraiobide publiko horietan BAT txartelarekin bidaia ordaintzen duten pertsonek Creditrans diru tarifaren onura izango dute. Tarifa horrek, aurten, txartel arruntaren prezioaren gaineko %50eko deskontua dakar. Aldiz, Bizkaibusen, Bilbobusen, Bizkaiko hirietako autobusetan eta Bizkaiko gainerako garraiobideetan BAT txartel pertsonalizatuarekin ordaindutako bidaiak ez dira zenbatuko Arabako Aldundiak kudeatzen duen garraio publikoan ezarritako deskontu progresiboko sistemarako, sistema horrek Alavabus eta eskualdeko garraio lineetan soilik baitu balioa.