⛅ EGURALDIA

Joan da, baina bueltatzear da

Erredakzioa 2024ko ekainaren 14a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur ostarteak ikusiko dira zeruan, eta euria egin dezake agian. Larunbat arratsaldetik aurrera, baina, giro eguzkitsua gailenduko da berriz.

Gaur hodeiak eta osteak tartekatuko dira Arabako zeruetan, eta batez ere egunaren bigarren zatian zaparradak bota ditzake. Eolo hegotik ariko da goizean, eta ipar partetik arratsaldean eta gauean. Hodeiak izanda ere, egun sargoritsua izango da, eguneko tartea 12 eta 27 gradu artean egongo baita.

Asteburuari begira, larunbat goizean zeru hodeitsuak geratuko dira oraindik, baina egunak aurrera egin ahala ostarteak zabalduko dira. Iganderako, zeruak garbi geratuko dira, eta, ondorioz, egun eguzkitsua espero da, goizean goizeko laino batzuk alde batera utzita. Larunbata 9 eta 20 gradu artean mantenduko da hiriburuan, baina igandean nabarituko da Lorenzoren lana, alde termikoa 7 eta 27 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago