Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, batez ere goizean eta arratsaldearen lehen partean. Arratsa iritsita, ostera, erdi eta goi mailako hodeiak pilatuko dira pixkanaka. Eolo hegotik ariko da, azken orduetan ipar osagaia hartuko duen arren. Tenperaturei dagokienez, oso alde zabala egongo da, 6 graduan hasi eta 25era iritsita.
Biharko, eguneko menua zertxobait zabalagoa izango da. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta arratsaldean zaparradak bota ditzake ere. Haizeak bezperan izandako portaera berdina izango du: hegotik goizean, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturak are beroagoak izango dira, bai minimoak zein maximoak: 11 eta 28 gradu arteko aldea espero da.