AURRERAPENA

Araba Euskaraz, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 09:11

ALEAren 415. zenbakian, Arturo Lopez de la Calle San Bizente ikastolako zuzendaria, Ibai Landa (Eh Mertxe!), IKA, Maria Arandia ilusionista, Aritz Ibabe (Mirotz), Araba euskaraz Jai alai Master Series eta beste gai asko. 

  • ERREPORTAJEA. 'Mintza beditik' aise mintzatzera. Berriz ere Olarizuko zelaietan ospatuko da Arabako ikastolen jaialdia, ekainaren 16an. Aurtengo edizioa Oiongo San Bizente ikastolaren aldekoa izango da. 1977an sortutako ikastetxea 11 ume izatetik hirurehundik gora ikasle jasotzera pasa da, euskarak Arabako Errioxan egin duen gorabidearen lekuko.
  • ARABA EUSKARAZ. Arturo Lopez de la Calle (San Bizente ikastola): "Mugan gauden arren, gure proiektuak ez dauka mugarik". Oiongo San Bizente ikastolari egokitu zaio aurtengo jaia ospatzea. Beste behin, Gasteiz aukeratu dute, Oion bezalako herri batean logistika asko konplikatzen zaielako. Proiektuaz harro hitz egin du Lopez de la Callek.
  • MUSIKA. Ibai Landa (Eh Mertxe!): "Guretzat, arrakasta da gure artean ongi pasatzen jarraitzea". Aurtengo Araba Euskarazen kanta egitea egokitu zaie Eh Mertxe! taldeko kideei. Beren betiko estiloari eutsita, rock-and-roll doinuarekin osatu dute abestia. aisialdiaz gain, musika kultura dela aldarrikatu du Landak.
  • OMENDUAK. Erronka, akademiatik harago. IKA euskaltegiko Arabako Errioxako irakasleak omenduko dituzte Araba Euskarazen ekitaldi nagusian, urteetan eskualdeko "helduen euskalduntzean egindako lan oparoagatik". 
  • MAGIA. Maria Arandia, ilusionista. "Magoen artean dena kontatzen diogu elkarri". 'Magia eta mirariak familian' ikuskizunarekin gerturatuko da igandean Araba Euskarazera Maria Arandia, Berriaren eskutik; trikimailu berezienak aurkeztuko ditu Erreka gunean, 11:30ean.
  • IRITZIA. Unai Mendizabal, Arabako Ikastolen Lehendakaria: Zortziak bat.
  • MUSIKA. Aritz Ibabe (Mirotz). "Euskarak oso sonoritate berezia dauka musikarako".
  • IKASLEEN TOPAKETA. Bestea ezagutzeko aitzakia. Festa egun handiaz harago doa ikastolen arteko elkarlana Araba Euskarazen bueltan. Iaz zortzi ikastoletako ikasleak biltzeko ekimen berria abiatu zuten, arrakasta handiz; aurten, errepikatu dute.
  • KIROLA. Puntakoak hartu ditu Olabek. Ugartegi-Merino eta Erkiaga-Del Rio bikoteak nagusitu dira Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketaren lehen edizioan. Zesta-puntaren egungo izarrak hartu ditu Arabako ikastolen jaialdiak
  • ERAGITEKO JANZTEN. Mikel Epalza, Gaztedi Rugby Taldea: "Gazte guztiak euskaldunduta datoz gurera".

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Ekainaren 14tik 20ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago