Gaur momentuz zerua tarteka hodeitsu egongo dela dio Euskametek bere gaurko iragarpenean, eta ohartarazi du arratsaldean euria egin dezakeela. Haizea berdinetan ariko da, ipar osagaian finkatuta, eta bereziki arratsaldean ufada gogorrak botatzeko gogoz. Tenperaturei dagokionez, atzo bezala segituko dugu, 7 eta 16 gradu artean, hiriburuan.
Bihar aldaketa dator berriro. Izan ere, ostegunerako egun eguzkitsua izango dugula diote meteorologoek. Egunaren amaieran, ordea, hodei batzuk pilatuko dira, erdi eta goi mailetan. Goizean hego haizea izango dugu, eta iparrekoa arratsaldean. Tenperaturetan, Lorenzoren lana igarriko da: 5 graduan hasita, 26 gradura iritsiko bide gara.