Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta, gehienetan ateri eutsiko dion arren, tantaren bat edo beste bota dezakeela dio Euskalmetek. AEMETen arabera, ordea, euria egiteko aukera asko daude. Azken egunetako jardun berdinean ariko da Eolo: gehienetan iparretik egingo du, eta arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. AEMETen arabera, 8 eta 17 gradu artean mugituko da galinstanoa Gasteizen.
Asteazkenari dagokionez, hodeiak ere izango ditugu nagusi, baina ostarte gehiago ikusiko bide dira. Gainerakoetan, berdintsu jarraituko du eguraldiak: iparraldeko haizea, arratsalde partean bolada gogorrak izan ditzakeena, eta 6 eta 17 gradu arteko alde termikoa.