⛅ EGURALDIA

Hodeitzak trinkotzera joko du

Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 09:11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta bolada gogorrak izan ditzakeen haizea nagusituko dira datozen orduetan.

Zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin hasiera emango diogu hauteskunde eguneko ondorengo asteari, Euskalmeten arabera. AEMETek, baina, agertoki argiagoa iragarri du bere iragarpenean. Haizeak ere ez omen du lagunduko giro oso atsegina lortzen, bolada gogorrak izan ditzake eta. Gehienetan iparretik egingo du, ahul bizi. Tenperaturetan, baina, ez da aldaketa askorik izango, eguneko tartea 9 eta 18 gradu artean geratuko baita.

Biharko marrazten duten agertokia ia-ia berdina da: zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak, bolada gogorrak izango dituen iparraldeko haize ahul-biziarekin batera. Termometroa ere antzera ibiliko da, 10 eta 17 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago