Euskarabentura Atharratzen hasiko da aurten, Zuberoan, eta handik Euskal Herriko hiriburu guztiak bisitatuko ditu. Espedizioan zehar zenbait herritan pasako dute gaua gazteek: oraingoan Izarra eta Aulesti gehitu dira zerrendara. Bidean gazteen hizkuntza ohiturei buruzko ikerketa bat egingo du Plazara elkarteak, lau urtez landu egin dena eta edizio honekin bukatuko dena.
Euskararen lurraldeak oinez zeharkatuko dituzte parte hartzaileek hizkuntzaren balioa lantzeko, baita emakumea eta kirolari buruzko gaiak jorratzeko. Izan ere, espedizio honetan parte hartuko dutenen artean gehiengoa emakumea da (ia %67). Nabarmentzekoa da ere Ipar Euskal Herriko kideen partaidetza, iazko zifra ia bikoiztu baita (aurten 18 gazte datoz Ipar Euskal Herritik). Bestalde, 30 profesionalek osatutako lantaldeak lagunduko ditu gazteak ibilaldian zehar.