⛅ EGURALDIA

Aldaketa, bidean

Erredakzioa 2024ko ekainaren 6a

Argazkia: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Hodeitza pilatzen hasiko da, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake gaur zein bihar. Beroa, ordea, mantenduko da.

Gaurtik aurrera aldaketa igartzen hasiko da pixkanaka. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta, Euskalmeten arabera, egunaren amaierarako zaparradaren bat erori daiteke. Pilatutako beroagatik, izaera trumoitsua izan dezakete euri horiek. Azken egunetako joerari jarraiki, Eolo hegotik ariko da goizean, eta iparretik arratsaldean. Sargoria ez da joango, eguneko tarte Gasteizen 11 eta 26 gradu artean egongo baita.

Zerua hodeitsuek segida izango dute bihar, hodeitza bezperan baino trinkoagoa izango delarik. Zaparrada trumoitsuak errepikatu daitezke ere. Eolok ez du aldaketarik izango bere asteko joeran. Euskalmetek dio tenperatura maximoak jaitsiko direla, baina AEMETek 12 eta 30 gradu arteko iragarpena mantentzen du lautadarako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago