Goizeko lainoak altxatzean egun eguzkitsua geratuko da. Goi hodei batzuk baino ez dira ikusiko zeruan. Arratsaldean bero hodeiak agertu daitezke. Eolo goizean hegoaldetik ariko da, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperatura altuak izango ditugu, Gasteizen 11 graduan hasi eta 29 gradura iritsi daiteke eta.
Bihar agertokia aldatzen hasiko da, asteburuari begira euriteak espero baitira. Momentuz, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsalde partean zaparradaren bat bota dezakeela dio Euskalmetek. Haizeak bezperaren portaera izango du: hegotik goizean, eta iparretik arratsaldean. Tenperatura maximoak zertxobait baretuko dira, eguneko tartea 11 eta 25 gradu artean ibiliko baita.