Goi hodei batzuk agertuko badira ere, gaur giro eguzkitsua gailentzen hasiko da. Ipar haizea izango dugu, arratsaldez indartsuago ufa egingo duena. Eguzkiaren eragina nabaria izango da tenperatura maximoetan, eguneko tartea hiriburuan 11 eta 25 gradu artekoa izango baita.
Bihar goizean lainoak agertu daitezke, baina gero berriro ere egun eguzkitsua geratuko da, goi hodeiez zipriztinduta. Arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, baina ez du ematen ura askatuko dutenik. Hegotiko haizeak ez du lagunduko giroa freskatzen, eta oso tenperatura altuetara iritsiko gara: Gasteiz inguruan 10 graduan hasi eta 31 gradu artekoak izango dira. Ohi bezala, hegoaldean bero handiagoa izan dezakete: Oionen 33 gradura iritsi daiteke.