Arabako hitzarmenaren alde greba egin dute ehungintza sektoreko langileek

Erredakzioa 2024ko eka. 3a, 15:50

Ehungintza sektoreko langileak mobilizazioak egin dituzte gaur Gasteizen. Argazkia: ELA

Decimas, Women's Secret eta Intimissimi-Uomo dendek itxi dute; eta grebak H&M eta Bershka kateei ere eragin die.

Arabako ehungintza eta oinetakoen sektoreko langileek zazpigarren greba eguna egin dute gaur, ELA sindikatuak deituta, Arabako hitzarmen probintziala defendatzeko. Sindikatuaren arabera, "sektoreko marka handietako langile askok grebarekin bat ez egiteko presioa jaso duten arren, grebaren jarraipena zabala izan da zazpigarren greba egunean". Hartara, Decimas, Women's Secret eta Intimissimi-Uomo dendek itxi dute, eta grebak ere eragin die H&M eta Bershka kateei.

Ehungintzaren sektoreko marka handiek –Inditex, H&M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste– osatzen duten ARTE patronal berriak ehungintzaren eta oinetakoen merkataritzako marka handien estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa ireki du, 2023ko uztailean. Harrezkero, hainbat negoziazio bilera egin dira, eta gaur bertan beste bat izan da, Madrilen. ELA sindikatuak hasieratik defendatu du ARTEren estatuko hitzarmena ez dadila aplikatu Araban, eta horretarako, egoera edozein dela ere, bermeak eskaintzeko Arabako hitzarmena gailentzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago