Zerua lainotuta duela esnatu da astelehena, eta batez ere goizean zehar euria egiteko aukera egongo da. Arratsalde partean, baina, atertzera joko bide du, eta hodeitza arinduko da. Eolo ipar edo ipar-ekialdetik egingo du ufa egun osoan. Termometroa 11 eta 20 gradu artean ibiliko da.
Bihar, berriz, berriro ere giro eguzkitsua nagusituko da, goizean goiz lainogune batzuk agertu badaitezke ere. Haize ahula ibiliko da: goizean aldakor, arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Termometroetan Lorenzoren lana igarriko da, eguneko tartea Gasteizen 10 eta 25 gradu artean egongo baita.