Eguraldiak 180 gradu sexagesimaleko aldaketa emango bide du gaur, eta, horrenbeste eguzki eta gero, zerua hodeitsuak geratuko zaizkigu. Are, batez ere egunaren lehen partean euria egin lezakeela diote meteorologoek. Arratsaldetik aurrera, baina, badirudi ostarteak zabaldu daitezkeela. Eolo iparretiko osagaian mantenduko da setatsu, eta haserrealdiaren bat edo beste izan dezake. Termometroetan, baina, sargoriak segituko du, hiriburuan 9 eta 18 gradu arteko aldeak izango dituztelako.
Ostegun arratsaldeko ostarte horiek ez dira guztiz mantenduko, eta ostirala tarteka hodeitsu esnatuko da ere. Goizean bereziki euriak errepikatu daitezke. Haizea berdinetan egongo bide, da, iparretik eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik igarriko, 8 eta 17 gradu artean ibiliko baitira.