- ERREPORTAJEA. Berriztagarriak bai, baina. Araban eraiki edo proposatu diren proiektu energetikoek hautsak harrotu dituzte. Energia behar da, eta berriztagarrien bidez sortua gainera, baina zein da modu egokiena? zalantza ugari daude trantsizio energetikoaren ereduaren inguruan.
- ESKOLA PUBLIKOA. Euskarak gela gaineztu dezan. Arabako Errioxako Eskola Publikoa Euskaraz lehen jaia egingo dute ekainaren 1ean Guardian. Euskararen alde eskualdean egiten den lanari beste ekarpen bat egin nahi diote eskola publikotik.
- ESKOLA PUBLIKOA. Haizea Miranda, Errekabarri Eguzkia IGEko kidea: "Atzera begira jarrita, prozesu parte hartzailea egingo dugu". Errekabarri hezkuntza komunitatearen hamar urteko historia jasoko duen dokumental bat egiteko diru bilketa abiatu dute. orain arte egindakoa kontatu nahi dute bertan, aurrera begirako oinarriak indartzeko.
- ESKOLA PUBLIKOA. Gertuko sukaldea apustu. Eskola elikaduraren inguruko Gozo Salburua jardunaldietan, besteak beste, sukalde zerbitzua "deszentralizatzea" eskatu dute partaideek, "elikadura jasangarri eta osasungarriago" baten alde.
- HONDAKINAK. Zabor tasaren "kolpea", auzian. Gasteizko udal gobernuak 58 eurotik 104 eurora igo nahi du, batez beste, herritarrek ordaintzen duten zabor tasa. Gasteiz Zero Zabor-ek esan du "arbitrarioa", "neurriz kanpokoa" eta "legez kanpokoa" dela.
- EPAIKETA. Aiarako hiltegiko auzia itxi dute. Akordioa lortuta, espetxea saihestu dute Aiarako legez kanpoko hiltegiko auziko akusatuek. Akats judizial batengatik absolbitu dituzte zazpi, eta akordio batera iritsi dira gainerakoekin.
- ZIENTZIA. Maisulanak, argiaren argitara. Artelanak aztertzerakoan argiak duen garrantzia nabarmendu du Oskar Gonzalez kimikariak Bibat museoan emandako hitzaldi batean. Horri esker, egiletzak aldatu dira, eta atzeko irudiak azaleratu.
- ANTZERKIA. Estefania de Paz Asin, aktorea: "Ahotsik izan ez zutenei omenaldia egin nahi izan diet".
- ERAGITEKO JANZTEN. Yolanda Viadero, Zabalgana Euskara Taldea: "Hurbildu eta parte hartuko duen jendea behar dugu".
- IRITZIA. Irati Marañon, Iñaki Lazkano, David Mangana eta Edu Zelaieta Anta.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra