Lorenzo jaun eta jabe izango da gaurkoan egun gehienean zehar. Goi mailako hodei batzuk izango ditugun arren, arratsera arte nahiko oskarbi mantenduko da. Egunaren amaierarekin batera, ordea, behe hodeiak pilatzen hasiko dira, osteguneko aldaketaren aitzindari. Haizeak iparretik egingo du ufa, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tartea 9 eta 23 gradu artean ibiliko da.
Ostegunean kontrako eguraldia izango dugu, zerua oso hodeitsu geratuko baita. Are, egunaren bigarren partean euria ere egin lezake. Eolo berdinetan ibiliko da, iparretik, zenbait bolada gogorrekin. Aldaketa, ordea, ez da asko igarriko termometroetan, eguneko tenperaturak 9 eta 20 gradu artean ibiliko baitira.