Behin goizean goizeko lainoak deseginda, zerua hodei gutxirekin geratuko da, goizean zehar behe mailako hodeiren bat agertu badaiteke ere. Eolok norabide aldakorretik egingo du ufa, eta tarte biziak izan ditzake. Giro eguzkitsuaren ondorioz, egun beroa izango dugu, 7 graduan hasi eta 23 gradura iritsi arte.
Antzera hasiko da asteazkena ere, eta gauera arte zeru nahiko garbiak mantenduko dira, goi hodeiekin zipriztinduta egongo badira ere. Gau partean, ordea, hodeiek ugaltzera joko dute, ostegunean izango den aldaketaren igarle. Haizea aldakor ibiliko da, baina arratsaldetik aurrera ipar osagaian finkatuko da. Bolada gogorrak izan ditzake orduan. Tenperaturen tartea bere horretan mantenduko dira, 9 eta 23 gradu artean.