Arabako Aurrekontu Parte-hartzaileen 2025. Programan aukeratu ahalko diren proiektuak publiko egin ditu aldundiak. Guztira, 16 proposamen jaso dira, eta horietatik 13k bete dituzte prozesuan aurrera egiteko baldintzak. Euskara Zuzendaritzak eta Gobernu Irekiak egindako lehen iragazkiaren ondoren, orain arlo horretan eskumenak dituzten foru sailek balorazio teknikoa eta ekonomikoa egingo dute.
Honako hauek dira aurrera egin duten proiektuek:
Añanako Kuadrillan:
- Zanbranako Pauleja hezegunea berreskuratzea.
- Herri txikien eta hiriburuaren arteko garraio publikoa bideragarriagoa egitea.
- Uribarri Gaubeako eguneko zentroaren ingurua irisgarri egitea.
Aiarako Kuadrillan:
- Arespalditzan bolatokia eraikitzea.
- Soxogutiko errota hidraulikoa eraberritzea (Artziniega).
- Mendiko Eskola HLHIko patioko estalkia jartzea.
- Birziklatzeko edukiontzi irisgarriak egitea.
Gorbeialdeako Kuadrillan:
- Bengolarra parkea hobetzea.
Arabako Lautada
- Aguraingo industrialderainoko bidezidor edo espaloi paraleloa.
- Kirol pista estalia eta itxia Agurainen, udal kiroldegiaren ondoan.
- Donejakue bideari jarraipena ematea, A-3140 errepidea zeharkatzeko dagoen bidegurutze arriskutsua saihestuz.
Arabako Mendialdea
- Zumalde parkean altzariak berritzea eta ingurumena eraberritzea.
Arabako Errioxa
- Assako Gazteluari balioa ematea.