AURRERAPENA

Mantible zubia eta Dora Galvez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 10:00

ALEAren 412. zenbakian, Mantible zubia, Dora Galvez aktorea eta idazlea, Santa Katalina lorategia, Garikoitz Knorr euskara irakaslea, Auzoan Bizi Sarea, Arabako Errioxako Irakurketa Klub Feminista eta beste gai asko. 

  • ERREPORTAJEA. Ehunka urtez isilpean geratu da, zuhurtziaz. Inoiz Errioxa eta Araba lotu zituen Mantible zubiak mendeak daramatza suntsituta, eta 2021eko uholde batek azken kolpea eman zion. Mugaz bestaldeko zatia lehengoratu berri dute, baina lanek ez dituzte argitu zubiak gordeta dituen misterioak. 'Piedra de rayo' aldizkariak aurreratu duenez, bidean dauden analisiek jatorria behintzat argitu lezakete.
  • ELKARRIZKETA. Dora Galvez, aktorea eta idazlea: "Zaplazteko sozial basatia sentitu dut burusoila izateagatik". Ilegorri luze "eskandalagarria" zuen Dora Galvezek orain dela bi urte, bat-batean estresak eragindako alopezia areata gaitza antzeman zioten, eta ile guztia galdu zuen urte eta erdiko epean. Hasieran bere buruarekin izan zuen arazo handiena, baina alabari esker gainditu zuen. Arbuio sozialari ere aurre egin dio.
  • SANTA KATALINA. Udazkenean, botanikora berriz. Iruña Okako Udalak Badaiako Santa Katalinako lorategi botanikoa berritzeko lanak esleitu ditu. 2022tik itxita dago, baina udazken honetarako lanak amaitzea eta berriro zabaltzea aurreikusi dute.
  • EUSKARA. Garikoitz Knorr, euskara irakaslea: "Oso tristea da eraikitakoa bat-batean deuseztu nahi izatea". PP eta Voxen erabakiz, irailetik aurrera bertan behera geratuko dira euskara eskolak Valentziako hizkuntza eskola ofizialean.
  • AUZOAN BIZI SAREA. Errolda lortzeko zailtasunei aurre. Auzoan Bizi etxebizitza sareko kide batek errolda lortu du Autodefentsa Juridikorako Gidaren bidez. 'Erroldarik gabe, izaterik ez!' kanpainaren baitan osatu zuten Gasteizen erroldatzeko gida. 
  • FEMINISMOA. Latsarria bilgune bihurtu dute. Poetak Maiatzean ekimenera batuz, Arabako Errioxako Irakurketa Klub Feministako kideek duela hamarkada asko emakumeek herriko latsarrian arropa nola garbitzen zuten irudikatu dute Lantziegon. 
  • ERAGITEKO JANZTEN. Ane de la Presa, GEU Elkartea: "Hurbildu eta parte hartuko duen jendea behar dugu"
  • IRITZIA. Cira Crespo, Aintzane Urrutia, eta Edu Zelaieta Anta.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Maiatzaren 24tik 30era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago