Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, eta noizean behin zaparrada txikiak botako ditu, goizetik. Arratsaldean euria gogorragoa izan daiteke, eta izaera trumoitsua hartuko du seguruenera. Norabide aldakorreko haizea izango dugu egunean zehar, baina batez ere ipar osagaian egongo da tarte gehienean. Termometroan ez da aldaketa askorik espero, eguneko tartea hiriburuan 7 eta 19 gradu artean ibiliko baita.
Antzeko eguna izango da biharkoa, baina kontrako noranzkoan. Hodeitza batez ere goizean pilatuko da, baina aurrera egin ahala garbitzen joango da, zerua hodei gutxirekin geratu arte. Arratsaldean, ordea, Eolok zertxobait gogortzera jo dezake. Termometroa bere horretan mantenduko da, 7 eta 17 gradu artean dantzari.