Lainoekin abiatu daiteke eguna, eta, zenbait lekutan, horiek nahiko iraunkorrak izan daitezke. Gainerakoan, zerua hodeitsu mantenduko da, batez ere goizean. Egunak aurrera egin ahala hodeitza altxatzen joango da, gau partean hodei gutxirekin geratu arte. Hauteskundeak ate-joka daudenez gero, Eolo kanpainan hasi eta aldakor ibiliko da, ahul-bizi, guztiak ase egin nahian edo. Gasteizen, termometroa 5 eta 17 gradu artean ibiliko da.
ALEA inprentara doan egunean lainoak eta hodeiak berriz errepikatuko dira goizetik. Arratsaldean ez du hobera egingo, eta, are, euria ere etorri daiteke. Eolo indartsuago ariko da, mitin batean bezala; bla, bla, bla. Tenperaturak, ordea, bere horretan mantenduko dira, 8 eta 16 gradu artean.