Zeru oso hodeitsuekin jarraituko dugu astearen hasieran ere, eta euria ere izango dugu, batez ere arratsaldean. Kostaldean arrisku gehiago izango dute; izan ere, Bizkai eta Gipuzkoarako prezipitazio handiagatiko abisu horia ezarri du Euskalmetek. Ez, ordea, —momentuz— Arabarako. Haizea gehienbat mendebaldetik ariko da, baita iparretiko ufadak ere izango ditu noizean behin. Termometroa joan den asteko balioetan geratuko da, 7 eta 16 gradu arteko aldearekin.
Goizean goizeko lainoekin esnatuko da asteartea, eta, ondoren, zerua partez hodeituta geratuko da. Arratsaldean hodeitza pilatuko da, eta zaparrada trumoitsuak izan ditzakegu. Mendebaldeko haize ahul-bizia ariko da, eta termometroaren tartea zertxobait zabalagoa izango da, 5 eta 18 gradu artean ibilita.