Gasteizko txokoak "koloreztatzeko" liburua kaleratu dute

Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 13:36

Olarizuko etxaldearen ilustrazioa. Irudia: Esti Agirre

Liburua, besteak beste, LABE gazte laborategian eta turismo bulegoan egongo da ikusgai.

2023ko Haziak deialdiak sustatuta, Esti Agirre ilustratzaile gasteiztarrak Gasteizko txoko desberdinak margotzeko liburua sortu du. Liburua herritarrek egindako 70 argazki baino gehiagorekin osatu dute, horien ilustrazioekin.

Besteak beste, Arte Ederretako Museoa, Dehesa Etxea, La Mirada eskultura edo San Bizenteko aldapa moduko leku esanguratsuak azaltzen dira. Liburua LABE gazte laborategian, gazte informaziorako udal bulegoan, gizarte etxeetako elkartze aretoetan eta turismo bulegoan egongo da ikusgai, besteak beste.

Liburuaren PDF bertsioa ere eskuratu daiteke webgune honetan

70 txoko desberdin aurki daitezke liburuan; irudian, San Bizente aldapa. Irudia: Esti Agirre

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago